IKERLAN BERRIA:LANDAREAK

Udaberriaren hasieran bero handia egin zuenez eta Leireren laguntzarekin haziak ereitera ausartu ginen.
Egia esan espero genuen baino hobeto ateratzen ari da dena.
Umeen interesa benetan motibagarria izan da denentzat, gainera beroak lagunduta poliki poliki gure mini baratza aurrera doa.
Bai beraientzat baita guretzat ere zirraragarria da ikustea landareen hazkuntza.
2. mailan eta 1. mailan antzeko proiektuak martxan jarri ditugu.
Handienekin piper haziak ereitera animatu ginen.
Ekainaren 4ean, gaur 2. mailako ikasleek bere landarea etxera eraman dute.
Erein genituen pipertxoak 2 lorontzi handietan.
Hazkundea ikaragarria izan da, kontrola eraman dugu kuadernotxo batean.
Baina toki faltaren beldur, Animatzaileak trasplantatu ditu eta gaur (errepikatzen dut) umeak etxera poz pozik eraman dituzte.

Gelako eredua ikusi, zenbait etxeetan, berain familiekin ikasleek babarrun, dilistak... erein dituzte.
Landare batzuk oso ondo hazten ari dira ikusten denez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario