EKAINAK 1 EAN TXANGOA

Maiatzaren 26an, arratsaldean eskolako guztien aurrean aurkeztu genuen ekainean 1 ean egin behar genuen txangoa, "Azpeitiko tren museoa" ikustera joan ginen.
Mapan ikusten denez, autobusez joan ginen Irundik Azpeitira.
Joan baino lehen, gelan, la asko egin genuen txangoa prestatzeko (zenbait denbora igaroko genuen autobusean, ordaindu beharreko gauzak, eguraldia, etxekoentzat oharrak...)
Eskolako besteen aurrean aurkezteko garaian gure gelakoak urduri xamar jarri ziren, baino oso ondo moldatu ziren Gipuzkoako maparekin, gure txangoa aurkezteko garaian.
Azkenean, txango eguna heldu zen. Gure autobusa zertxobait beranduago iritsi zen ikastetxera eta batzuek pizkat urduritu ginen.
Autobusean  poz pozik,  joan ginen, ikasturtean zehar ikasi ditugun abestiak kantatzen eta horrela bidaia ez zitzaigun hain luzea egin.

Azpeitian, Tren museoko aurreko aldean  gelditu zen autobusa. Museoan 2 taldetan banatu gintuzten (1. eta 2. mailakoak).  Bertan, gauza asko ikusi genituen (lurrunezko trenak, tranbiak, trolebusak, metroak...).
Tranbia zahar batean ibili ginen, autobusa itxura zuen baina elektrizitatearen bidez zebilen, eta gainera ez zeukan bolanterik!!!
Baina guretzat hoberena , hoberena  Azpeititik Lasaora  lurrunezko trenean  egin genuen bidaia izan zen, trena zahar zaharra zen; barrutik dena egurrezkoa zen eta pelikulatan ikusten ditugunean antzekoa izan zen., Oesteko pelikula batean geundela zirudien, baina eez! Azpeitian geunden Lasaorako bidean.
Lasaoko geltokian, makinistak (tren gidariak) lokomotora  bagoietatik askatu zuen, aurrera joan zen eta gero beste trenbidetik etorri eta bagoien aurrekaldean jarri eta lotu zuen lokomotora buelta egiteko.

Eguna ondo bukatu genuen, Loiolara joan ginen, bazkaltzera eta hor jolasteko aukera izan genuen.

Animatzaile eta Andereño

No hay comentarios:

Publicar un comentario