sábado, 29 de mayo de 2010

PELO PICO PATA

Kaixo, kaixo berriro, ikusten duzuenez sarrera pilo bat daude jarraian.
Ondoan ikusten duzue "Pelo, pico, pata" aldizkariaren azala. Ez da Animatzaileak erosi zuena, interneten topatu dut.

Horretaz gain, beste gauza bat topatu dut Antena3 web orrialdean, klikatu irudian eta "Pelo, pico pata" programaren bideorik hoberenak ikusiko dituzue.
Astelehen arte! Ondo pasa! Arantxa

ANIMALIEI BURUZKO PELIKULAK ZINEAN 2



Kaixo artistak!Zinemarekin jarraitzeko aukera dut. Orain ikusiko ditugu 2 pelikulen trailerrak eta web orrialdeak.



Hau agian ezagutzen zenuten, baina orain ikusiko duzuena ezagutzen al duzue? Beste sagutxo baten abenturak.

Zer? gustuko pelikulak dira? Nik ez dut Desperauxena ikusi, jakin nahiko nuen zuentzat ea polita den eta pena merezi duen ikusteak.
Ondo pasa! Arantxa

INTERENETEN DAGOENA JABEA DU



Kaixo! izenburua ikustean, arraroa dela pentsatu duzue.

Beno orain azalduko dizue. Fijatu zarete "seguidores" atalean eta batzuetan Animatzaileak edota nik neuk idatzitako komentarioetan marrazkitxo batzuk agertzen direla.

Ez bazarete fijatu orain jarriko dizkizuet, klikatzen baduzue batean edo bestean ikusiko duzue nondik hartu ditudan marrazkiak.

http://mai-e.blogspot.com/ bestela hemen duzue helbidea.

Blogg hori nire ilobarena da (Mai Egurza), hortik hartu nituen marrazkiak asko gustatzen zaizkidalako, nahi baduzue sartu eta ikusi, baina ez erabili baimena eskatu gabe.

Aio! Arantxa

AUPA KUADRILA

Ikusten ari zareten bezala handiagoak (4.mailakoak), zuen bloggean idazten ari dira.

Badakizue zergatik ezta?

Inbidiz jota daudelako.

Beraiek blogga ez dutenez, Arantxaren baimenarekin zuenean idazten ari dira.

Horrela pisu handiena 2.mailakoena izango da baino eskolako zenbait haurrek ere idazten ari dira.

Atzo jakiteko gogoarekin utzi zenidaten, zein izango den prestatzen ari zareten sorpresa.

Saiatu nintzen informazioa ateratzen zuen gelakide batengatik, baino ez zidan ezertxo ere esan eta astelehena arte itxaron beharko dut, jooooooo, ze luzea egingo zaiiiiiiiiiiiiiitt.

Astelehenarte Bonaparte.

viernes, 28 de mayo de 2010

LEPOLUZEA


Gaur Lepoluzea deskribatuko dugu.
Lepoluzea, Afrikako Sabanan bizi da eta munduko animalirik altuena da.
Lepoluzeek, kolore horia eta marroia daukate, lepoa eta hankak oso luzeak dituzte eta mihia beltza eta luze luzea.
Zuhaitzetako hostoak jaten dituzte( 65 kilo egun batean).
Lepoluzeek, oso lo gutxi egiten dute, egunean 20 minutu bakarrik.
Lepoluzeak, beti taldeka ibiltzen dira.
ANGEL , JULEN ETA OIHAN

KAIXO LAGUNAK



Hau da gure bloggaren kabezera, klik egiten baduzue gainean aukera izango duzue bertan sartzeko. Nahi dituzuen komentarioak

eta sarrerak egin ditzakezue.

Zuen blogga ere oso polita dela uste dugu.


Honekin asko ikasten ari gara ezta?


Agur!


2. Bkoak

jueves, 27 de mayo de 2010

DORTOKA



Animalia basatia da, batzuk uretan bizi dira, beste batzuk lurrean.
Lau hanka ditu.
Belarjalea da.
Arrautzetatik jaiotzen da.
Poliki mugitzen da.
Tamaina ezberdinetako dortokak daude.
Joao 2.A,

TXAKURRA


Etxaberea da.

Bere azala ilez estalia du.

4 hanka ditu.

Amaren tripatik jaiotzen da.

Haragijalea da.
Etxea zaintzen du.

Patricia eta Mikel.O

PELO PICO PATA



Kaixo!

Atzo Animatzaileak aldizkari polit polita ikusi zuen eta zuetaz gogoratuz erosi egin zuen. Gaur Animatzaileak gelara ekarri du eta nik aprobetxatu dut zatitxo batzuk bloggera igotzeko.

Aprobetxatu eta ahal baduzue irakurri

Arantxa










miércoles, 26 de mayo de 2010

TXANGOREN AURKEZPENA

Kaixo artistak!
arratsaldean gogoratzen duzuenez, txangoaren aurkezpena egin dugu .
Beno zuek gogoratzeko eta este batzuek ere ikusteko aukera izan dezaten
bidoeotxo bat egin dut gure lan politarekin.
Ea gustatzen zaizuen. Pentsatzen duzuena jakin nahi dut
Aio Pelaio!
Arantxa


FELIX RODRIGUEZ DE LA FUENTE


Kaixo artistak! Ziur ez dakizula nor izan zen Felix Rodriguez de la Fuente.

Ni txikia nintzenean berak telebistan egiten zituen animaliei buruzko programak, oso onak ziren.

Gaur zuentzako informazioa bilatzen ari nintzela hau topatu dut TVE web orrialdean.
Argazkian klik egiten baduzue berak egindako lanak (dokumentalak...) ikusteko aukera izango duzue.
Espero dut asko gustatzea.
Aio!
Arantxa

lunes, 24 de mayo de 2010

Kaixo berriro ere:

Hemen nago zuei azaltzeko prest, zer egin dudan testuaren tinta edo kolorea aldatzeko.

1-Lehenengo selekzionatu egin behar dut aldatu nahi dudana.

2-Gero T handiaren ondoan gostoko kolorea zapaldu dut.

Letra mota aldatzeko ere:

1-Lehenengo selekzionatu egin behar dut aldatu nahi dudana.

2-Gezi urdina duen karratu txikian klikatu dut letra mota desberdina aukeratzeko.

Hemendik aurrera zuen testuak animatuagoak ikusi nahi ditut Arantxak uzten badizue beintzat.

Aio eta zorte on, zuen frogatxoekin.

Agur eta jan yogur.

domingo, 23 de mayo de 2010

ARTISTAK LANEAN






Kaixo artistak! txapeldunak!


Hemen ikusten den bezala gustora ari zarete posteatzen (zuen lanak blogean igotzen).


Horrela jarraitu, seigtuan etxetik edo kz gunetik ikusteko aukera izango duzue.



Eta ez ahaztu eskolan besteek ez dutela blogarik, horretaz gogoratu!


Arantxa







ANIMALIEI BURUZKO PELIKULAK ZINEAN 1


Kaixo, kaixo!

Hemen nago berriro. Pelikula asko daude zineman animaliei buruz.

Orain nire ustez asko gustatzen zaizuen pelikula baten zatia ikusteko aukera izango duzue.

Ezeztz asmatu! Klik egin irudian eta web ofiziala ikusteko aukera izango duzue.
Bi trailer (pelikulen aurkezpenak) jarriko dizkizuet , bat Madagascar 2 eta bestea "Fox jauna "
Espero dut zuen iritziak irakurtzeko aukera izatea.
Aio! Arantxa

ANIMATZAILE ETA ANDEREÑOREN SORPRESA





Kaixo artistak!
Ostiralean Animatzailea eta biok Kids aldizkaria ikusi eta erosi genuen. Animaliei buruzko hilabetekaria da .Oso interesgarria iruditu zitzaigun, erosi genuen eta gelara eramango dugu zuek ikusteko.


Gainera pentsatu dugu elefantei buruzko artikuluaren irudi batzuk jartzea, zuek irakurri ahal izateko.

Beno espero dugu asko gustatzea.

Aio! Leire eta Arantxa

sábado, 22 de mayo de 2010

ANIMALIEI BURUZKO PELIKULAK ZINEAN




Kaixo, gero eta gehiago ikasten ari zarete animaliei buruz, hori oso ondo dago.
Orain ikusiko dugu animalien papera zineman. Adibidez dragoiak oraindik ikusteko aukera dugu (fantastikoak dira, baina animaliak). Klik egin behean eta "Como entrenar a tu dragón" en trailerra ikusiko duzue.


Eta irudian klik egitean, web orrialde ofiziala ikusiko duzue.



Beste batean pelikula gehiago ikusteko aukera izango duzue. Arantxa


jueves, 20 de mayo de 2010

ARTISTAK

Aupa artistak,

egunetik egunera animalia gehiago daude hemen,

ikusten dut lanean jarraitzen duzutela

eta gogo handiarekin ari zaretela

zuen lantxoak interneten idazten.

Jarraitu horrela, zuen lana oso ondo geratzen ari da,

eskolako beste haurrek enbidiz jota egongo dira,

zuen lanak interneten eta gainera blog batean idazten ari zaretela jakitean.

Aio pelaio.

Leire

ASTOA


Astoa etxaberea da.


Baserrian bizi da, belarjalea da.


Ugaztuna da amaren tripatik jaiotzen delako.


Lehen, pertsonak eta gauzak garraiatzeko erabiltzen zen.

Zineman ,Shrek pelikulan astoa oso xelebrea da. Ikusi bideoa

UNTXIA


Animali txikia da.

Etxaberea da.

Bere azala ilez estalia du.

Amaren tripatik jaiotzen da, ugaztuna.

Belarjalea da.

Saltoka ibiltzen da.
Patricia 2.A

OILOA




Baserrian bizi da.

Hegaztia da, larruazalean lumak ditu.
Obiparoa da, arrautzetatik jaiotzen delako.

2 hego dauzka, mokoa du.
2 hankak dauzka.
Orojalea da, belarra, aleak eta intsektuak jaten ditu.
David 2.A



HAMSTERRA


Hamsterra etxabera da,
4 hanka ditu. Bibiparoa da,
eta amaren tripatik
jaiotzen da.
Belarjalea da.
Unax 2.A

ARDIA



Baserrian bizi da.

Belarra jaten du, belarjalea da.

4 hanka ditu.

Amaren tripatik jaiotzen da.

Bere esnez gazta egin daiteke.
Alba 2.A

KUIA



Kuia etxaberea da.
Lurrean bizi da.
4 hanka ditu.
Bibiparoa da.
Ugaztuna da,amaren
tripatik jaiotzen
delako,
eta belarjalea da.

Ana 2.A

martes, 18 de mayo de 2010

KATUA


Etxaberea da.

Lau hanka ditu.

Haragijalea da,

Amaren tripatik jaiotzen da.

Saguak ehizatzen ditu.

Stefan 2.A

jueves, 13 de mayo de 2010

ZALDIA


Etxaberea da. Baserrian, eta basoan bizi da.
Belarjalea da. 4 hanka ditu.

Ugaztuna da, amaren tripatik jaiotzen delako.


Irene 2.A

URTXINTXA


Animalia basatia da.
Zuhaitzetan bizi da, basoan. Fruitu lehorrak jaten ditu, belarjalea da.
Ugaztuna da, amaren tripatik jaiotzen delako.

Mikel B 2.A

PINGUINOA





Animalia basatia da.

Poloan bizi da.


2 hankak , bi hegalak eta mokoa du. Hegaztia da.


Obiparoa da, arrautzetatik jaiotzen delako,



Mikel O.



KANGURUAK



Animalia basatiak dira. Australian bizi dira.

Belarjaleak dira, saltoka ibiltzen dira.
Ugaztunak dira, amaren tripatik jaiotzen direlako, eta txikitan askotan amaren tripan dagoen
poltsa batean egoten dira.
Belarjaleak dira.
David 2. A

OSTRUKA


Animalia basatia da.

Lurrean bizi dira,sabanan bizi dira.


2 hanka ditu.2 hego ditu.


Baina ez du hegan egiten.

Obiparoa da,arrautzetatik jaiotzen delako.

Orojalea da, denetik jaten du.



Alba 2.A



ELFANTEA


Oso animalia handia da.
Lau hanka ditu.
Bere azala zakarra da.
Belarri handiak eta tronpa luzea du.
20 ordu inguru igarotzen dute belarra eta antzekoak jaten. Amaren tripatik jaiotzen dira.
STEFAN

OTSOA


Animalia basatia da.

Lurrean, basoan bizi da.

4 hanka ditu. Haragijalea da.

Ugaztuna da, amaren tripatik jaiotzen da.
Unax eta Ana 2. A

jueves, 6 de mayo de 2010

PANTERA BELTZA


Animalia basatia da. Oihanean bizi da.

4 hanka ditu oso arina da.

Haragijalea da.

Ugaztuna da, amaren tripatik jaiotzen delako.

Joao 2.A

GURE BLOGGA

Gure blogga animali buruz da.



Animali polit politak agertzen dira.

BALEA


Animalia da.

Uretan bizi da eta oso handia da.

Amaren tripatik jaiotzen da.

Ahoan ile eta hortz asko ditu.

Bere azala oso iluna eta gogorra da.
Mikel B. 2. A

PANDA HARTZA


Basoan bizi da

Txinan bizi da.

Banbua jaten du, belarjalea da.

Amaren tripatik jaiotzen da, ugaztuna da.

Tamara 2.A

martes, 4 de mayo de 2010

ANIMALIA HARRIGARRIAK

Kaixo denoi! Langile on onak zaretenez uste dut zerbait berezia merezi duzuela, horregatik
bideotxo hau jartzea erabaki dut.
Animalia harrigarriei buruzkoa da, benetan harrigarria, adi entzun eta asko ikasiko duzuela badakit.
Aio!
Arantxa