jueves, 1 de julio de 2010

AUPA TXAPELDUNAK

Kaixo artistak;
Zer moduz oporretan? Eta herriko festetan?
Dagoeneko festak bukatu al dira? Badakizue zuek Irundarrek kontatu behar didazue, atzo egun potoloa izan zen zuentzat, herriko patroia, gainera desfileak izan zenituzten, baino pentsatzen dut bloggean sartuko zaretela egunen batean eta zuen erantzunaren zain geratzen naiz.
Aio Pelaio.

sábado, 26 de junio de 2010

KIDS JARRAIPENA

Kaixo berriro!
Fijatu zarete nor agertzen den aldizkariaren azalean, bai ezta? Shreken agertzen den astoa.Zergatik? Uda honetan Shreken azken pelikula estrenatuko dutelako (Shrek zoriontsuak betirako), honetaz gain Toy Story 3 ere ikusteko aukera izango duzue.

Toy Story izan zen ordenagailuz egindako lehenengo animazio pelikula luzea. Bere egilea John Lasseter animazio munduan, batzuk uste dute maisua dela arlo horretan.
(Cars,Bichos...egin ditu) Klik egiten baduzue Toy story 3 irudian Lassiterri buruzko informazioa irakurtzeko aukera izango duzue.
Eta Shrek zoriontsuak betirako ikusi nahi al duzue? Ba hona hemen trailerra, espero dut zuen gustukoa izatea.

Aio Pelaio! Arantxa

KIDS 3. ALEA

Kaixo, kaixo zer moduz oporretan? Oso ondo ziur. Hala ere, espero dut noiz behinka blogean sartuko zaretela
Hemen duzue National Geographic Kids aldizkaria.
Azalean ikusten denez, gauza interesgarriak dakartza.

Hasteko ikusi gehigarri bat komunikabideei buruz, telefonoak, telebistak, irratiak... nola aldatu diren.

Nola aldatu diren gauzak ezta, froga egin nahi baduzue etxean galdetu aiton, amonari edota aitatxo, amatxori ea beraiek bideo kontsolak, ordenagailuak eta mugikorrak zuen adina zutenean ea zeuden.
Ondo segi!
Arantxa


lunes, 21 de junio de 2010

SAN MARTZIALAK ETA OPORRAK


Kaixo lagunak!
Ia eskola bukatzeko oso gutxi falta zaigu.

Gaur jaialdiaren entsaioa egin dugu, bihar entsaio orokorra izango dugu, eta segituan Irungo jaiak dira.

Fikoban jarri dituzte barrakak, musika kalean entzuten ari gara.
Irudiaren gainean klik egitean jaietako programa ikusteko aukera izango duzue.
Gauza asko egongo dira; buruhandiak eta giganteak, gaztelu puzgarriak, zinea gauean "Planet 51" euskaraz eta "Percy Jackson y el ladrón del rayo", pailazo eta kale antzerkia , San Miguel auzoan 26an umeentzako atrakzioak,27 an marrazketa lehiaketa ... gauza asko.
Uda hasiera da, gaur udan sartu gara, oso oso ondo pasa!!! Jaietan aprobetxatu eta parte hartu antolatutako ekintzetan.
Oporrak luzeak izan arren, ez ahaztu egunero lan pixkat egin (irakurri, idatzi...) horrela irailean kurtso hasiera ez da hain gogorra izango.
Aio, artistak!
Arantxa

sábado, 19 de junio de 2010

ANIMALIEN LIBURUA




Kaixo, berriro!
Badakizue, blogean agertzen diren sarrerekin liburu bat egin dugu, gutxi barru ikusteko aukera izango duzue.




Baina orain ideia bat egiteko irudi batzuk

Liburu batzuk inprimatuko ditugu, eta cdetan kopiatu ditugu orrialde guztiak, horrela ordenagailuan ikusteko aukera izango duzue edota nahi izanez gero paperean.

Egia esan oso polita gelditu zaigula uste dut.

Animo artistak! Horrela jarraitu!

Aio

Arantxa

ANIMAZIOZKO PELIKULAK

Kaixo, kaixo, orain arte hemen jarritako animaziozko pelikulak , orokorrean zuentzat ezagunak izan dira.
Gaur pelikula batzuk aurkeztu nahi dizkizuet eta bere egileari buruz ere zerbait kontatu.
Zuek Sin Chan, Doraemon, Dragoi bola ezagutzen dituzue. Zuen gurasoentzat Heidi, Marco. Maia erlea... ezagunak izango dira.
Beno guztiak Japonian eginda daude. Gaur marrazkilari japoniar famatu baten lanak erakutsi nahi dizkizuet.

Hona hemen marrazki eta bideotxo batzuk.



Pelikula hauen egilea Hayao Miyazaki deitzen da. Japoniako Disney deitzen diote umeentzako pelikulak egiten dituelako. Bere film guztietan mezua garrantzitsua da (bakea, naturaren errespetoa... )

Ezagutu nahi badituzue beraren lanak "ponyo"ren kartelean klik egin.

Espero dut gustatzea, agur! Arantxa

sábado, 12 de junio de 2010

AZPEITIKO TREN MUSEOA

Kaixo, kaixo! Animatzaileak eta biok Azpeitian ateratako argazkiekin bideoa sortu dugu. Horrela aukera izango duzue txango eguneko abenturak gogoratzeko eta berriro ikusteko.

Gainera hasieran eskolan egindako aurkezpenaren irudi batzuk ere badaude.

Espero dugu asko gustatzea. Aio! Leire eta Arantxa

sábado, 5 de junio de 2010

ANIMALIEI BURUZKO PELIKULAK ZINEAN 3

Kaixo!
Ekainean gaude eta oporretan izateko denbora gutxi falta da. Orain pelikula batzuei buruz hitz egingo dizuet.




"Sherk felices para siempre" azken pelikula da, honetan Shrekek lehen bezala bizi nahi du, bere betiko etxean, tratu bat egiten du. Esnatzean harrapatua sentitzen da, ez du inoiz Fiona ikusi, bakarrik Katuak lagun diezaioke... baina ?

Klik egin irudian eta pelikularen web orrialdean sartuko zarete, hor trailerra eta gauza gehiago daude.



Bukatzeko beste pelikula bati hitz egingo dugu "Como perros y gatos 2..." hemen dugu irudi bat eta hor klik egin eta trailerra ikusteko aukera izango dituzue.
Aio! Arantxa

KIDS EKAINEKO ALEA

Kaixo, kaixo!

Kids aldizkariaren ale berria atera da.

Animatzaileak utzi dit zuei komentatzeko eta zerbait erakusteko.

Ondoko argazkian klik egiten baduzue, kids web orrialdean sartzeko aukera izango duzue, inglesez dago (jokuak, bideoak...gauza asko daude)

Gainera aldizkarian gauza interesgarri ugari daude, bi artikulu atera ditut, nola ikertu lorategian, eta animalia bereziak.

Horretaz gain, lehoiei buruzko artikulu luzea dago, espazioko oporrei buruzko beste bat....

Interesgarria dela ematen du, ezta?


Gehiago ikusi nahi duzue? Ba zerbait gehiago jarriko dut beste une batean.


Agur! Arantxa

jueves, 3 de junio de 2010

5 URTEKOEN LANA







Kaixo artistak!
Gogoratzen al duzue, 5 urtekoen gelara joan ginela animaliei buruzko lana aurkeztera?

Ba haiek, liburu bat egin dute " Gure animaliak" izenburua duena. Beraien andereñoek utzi didate zuei erakusteko.

Dena ez da sartzen hemen, horregatik irudi batzuk jarri dizkizuet.

Lan polita ezta? Niretzat bai.
Zuek zer pentsatzen duzue?
Ondo segi!
Arantxa

TXERRIA


Etxaberea da. 4 hanka ditu, oinez iblitzen da.

Baserrian bizi da. Orojalea da, denetik jaten duelako.

Ugaztuna da amaren tripatik jaiotzen delako, azala ilez estalita du.

Mikel B. 2.A

sábado, 29 de mayo de 2010

PELO PICO PATA

Kaixo, kaixo berriro, ikusten duzuenez sarrera pilo bat daude jarraian.
Ondoan ikusten duzue "Pelo, pico, pata" aldizkariaren azala. Ez da Animatzaileak erosi zuena, interneten topatu dut.

Horretaz gain, beste gauza bat topatu dut Antena3 web orrialdean, klikatu irudian eta "Pelo, pico pata" programaren bideorik hoberenak ikusiko dituzue.
Astelehen arte! Ondo pasa! Arantxa

ANIMALIEI BURUZKO PELIKULAK ZINEAN 2



Kaixo artistak!Zinemarekin jarraitzeko aukera dut. Orain ikusiko ditugu 2 pelikulen trailerrak eta web orrialdeak.



Hau agian ezagutzen zenuten, baina orain ikusiko duzuena ezagutzen al duzue? Beste sagutxo baten abenturak.

Zer? gustuko pelikulak dira? Nik ez dut Desperauxena ikusi, jakin nahiko nuen zuentzat ea polita den eta pena merezi duen ikusteak.
Ondo pasa! Arantxa

INTERENETEN DAGOENA JABEA DU



Kaixo! izenburua ikustean, arraroa dela pentsatu duzue.

Beno orain azalduko dizue. Fijatu zarete "seguidores" atalean eta batzuetan Animatzaileak edota nik neuk idatzitako komentarioetan marrazkitxo batzuk agertzen direla.

Ez bazarete fijatu orain jarriko dizkizuet, klikatzen baduzue batean edo bestean ikusiko duzue nondik hartu ditudan marrazkiak.

http://mai-e.blogspot.com/ bestela hemen duzue helbidea.

Blogg hori nire ilobarena da (Mai Egurza), hortik hartu nituen marrazkiak asko gustatzen zaizkidalako, nahi baduzue sartu eta ikusi, baina ez erabili baimena eskatu gabe.

Aio! Arantxa

AUPA KUADRILA

Ikusten ari zareten bezala handiagoak (4.mailakoak), zuen bloggean idazten ari dira.

Badakizue zergatik ezta?

Inbidiz jota daudelako.

Beraiek blogga ez dutenez, Arantxaren baimenarekin zuenean idazten ari dira.

Horrela pisu handiena 2.mailakoena izango da baino eskolako zenbait haurrek ere idazten ari dira.

Atzo jakiteko gogoarekin utzi zenidaten, zein izango den prestatzen ari zareten sorpresa.

Saiatu nintzen informazioa ateratzen zuen gelakide batengatik, baino ez zidan ezertxo ere esan eta astelehena arte itxaron beharko dut, jooooooo, ze luzea egingo zaiiiiiiiiiiiiiitt.

Astelehenarte Bonaparte.

viernes, 28 de mayo de 2010

LEPOLUZEA


Gaur Lepoluzea deskribatuko dugu.
Lepoluzea, Afrikako Sabanan bizi da eta munduko animalirik altuena da.
Lepoluzeek, kolore horia eta marroia daukate, lepoa eta hankak oso luzeak dituzte eta mihia beltza eta luze luzea.
Zuhaitzetako hostoak jaten dituzte( 65 kilo egun batean).
Lepoluzeek, oso lo gutxi egiten dute, egunean 20 minutu bakarrik.
Lepoluzeak, beti taldeka ibiltzen dira.
ANGEL , JULEN ETA OIHAN

KAIXO LAGUNAK



Hau da gure bloggaren kabezera, klik egiten baduzue gainean aukera izango duzue bertan sartzeko. Nahi dituzuen komentarioak

eta sarrerak egin ditzakezue.

Zuen blogga ere oso polita dela uste dugu.


Honekin asko ikasten ari gara ezta?


Agur!


2. Bkoak

jueves, 27 de mayo de 2010

DORTOKA



Animalia basatia da, batzuk uretan bizi dira, beste batzuk lurrean.
Lau hanka ditu.
Belarjalea da.
Arrautzetatik jaiotzen da.
Poliki mugitzen da.
Tamaina ezberdinetako dortokak daude.
Joao 2.A,

TXAKURRA


Etxaberea da.

Bere azala ilez estalia du.

4 hanka ditu.

Amaren tripatik jaiotzen da.

Haragijalea da.
Etxea zaintzen du.

Patricia eta Mikel.O

PELO PICO PATA



Kaixo!

Atzo Animatzaileak aldizkari polit polita ikusi zuen eta zuetaz gogoratuz erosi egin zuen. Gaur Animatzaileak gelara ekarri du eta nik aprobetxatu dut zatitxo batzuk bloggera igotzeko.

Aprobetxatu eta ahal baduzue irakurri

Arantxa










miércoles, 26 de mayo de 2010

TXANGOREN AURKEZPENA

Kaixo artistak!
arratsaldean gogoratzen duzuenez, txangoaren aurkezpena egin dugu .
Beno zuek gogoratzeko eta este batzuek ere ikusteko aukera izan dezaten
bidoeotxo bat egin dut gure lan politarekin.
Ea gustatzen zaizuen. Pentsatzen duzuena jakin nahi dut
Aio Pelaio!
Arantxa


FELIX RODRIGUEZ DE LA FUENTE


Kaixo artistak! Ziur ez dakizula nor izan zen Felix Rodriguez de la Fuente.

Ni txikia nintzenean berak telebistan egiten zituen animaliei buruzko programak, oso onak ziren.

Gaur zuentzako informazioa bilatzen ari nintzela hau topatu dut TVE web orrialdean.
Argazkian klik egiten baduzue berak egindako lanak (dokumentalak...) ikusteko aukera izango duzue.
Espero dut asko gustatzea.
Aio!
Arantxa

lunes, 24 de mayo de 2010

Kaixo berriro ere:

Hemen nago zuei azaltzeko prest, zer egin dudan testuaren tinta edo kolorea aldatzeko.

1-Lehenengo selekzionatu egin behar dut aldatu nahi dudana.

2-Gero T handiaren ondoan gostoko kolorea zapaldu dut.

Letra mota aldatzeko ere:

1-Lehenengo selekzionatu egin behar dut aldatu nahi dudana.

2-Gezi urdina duen karratu txikian klikatu dut letra mota desberdina aukeratzeko.

Hemendik aurrera zuen testuak animatuagoak ikusi nahi ditut Arantxak uzten badizue beintzat.

Aio eta zorte on, zuen frogatxoekin.

Agur eta jan yogur.

domingo, 23 de mayo de 2010

ARTISTAK LANEAN






Kaixo artistak! txapeldunak!


Hemen ikusten den bezala gustora ari zarete posteatzen (zuen lanak blogean igotzen).


Horrela jarraitu, seigtuan etxetik edo kz gunetik ikusteko aukera izango duzue.



Eta ez ahaztu eskolan besteek ez dutela blogarik, horretaz gogoratu!


Arantxa







ANIMALIEI BURUZKO PELIKULAK ZINEAN 1


Kaixo, kaixo!

Hemen nago berriro. Pelikula asko daude zineman animaliei buruz.

Orain nire ustez asko gustatzen zaizuen pelikula baten zatia ikusteko aukera izango duzue.

Ezeztz asmatu! Klik egin irudian eta web ofiziala ikusteko aukera izango duzue.
Bi trailer (pelikulen aurkezpenak) jarriko dizkizuet , bat Madagascar 2 eta bestea "Fox jauna "
Espero dut zuen iritziak irakurtzeko aukera izatea.
Aio! Arantxa

ANIMATZAILE ETA ANDEREÑOREN SORPRESA





Kaixo artistak!
Ostiralean Animatzailea eta biok Kids aldizkaria ikusi eta erosi genuen. Animaliei buruzko hilabetekaria da .Oso interesgarria iruditu zitzaigun, erosi genuen eta gelara eramango dugu zuek ikusteko.


Gainera pentsatu dugu elefantei buruzko artikuluaren irudi batzuk jartzea, zuek irakurri ahal izateko.

Beno espero dugu asko gustatzea.

Aio! Leire eta Arantxa

sábado, 22 de mayo de 2010

ANIMALIEI BURUZKO PELIKULAK ZINEAN




Kaixo, gero eta gehiago ikasten ari zarete animaliei buruz, hori oso ondo dago.
Orain ikusiko dugu animalien papera zineman. Adibidez dragoiak oraindik ikusteko aukera dugu (fantastikoak dira, baina animaliak). Klik egin behean eta "Como entrenar a tu dragón" en trailerra ikusiko duzue.


Eta irudian klik egitean, web orrialde ofiziala ikusiko duzue.



Beste batean pelikula gehiago ikusteko aukera izango duzue. Arantxa


jueves, 20 de mayo de 2010

ARTISTAK

Aupa artistak,

egunetik egunera animalia gehiago daude hemen,

ikusten dut lanean jarraitzen duzutela

eta gogo handiarekin ari zaretela

zuen lantxoak interneten idazten.

Jarraitu horrela, zuen lana oso ondo geratzen ari da,

eskolako beste haurrek enbidiz jota egongo dira,

zuen lanak interneten eta gainera blog batean idazten ari zaretela jakitean.

Aio pelaio.

Leire

ASTOA


Astoa etxaberea da.


Baserrian bizi da, belarjalea da.


Ugaztuna da amaren tripatik jaiotzen delako.


Lehen, pertsonak eta gauzak garraiatzeko erabiltzen zen.

Zineman ,Shrek pelikulan astoa oso xelebrea da. Ikusi bideoa

UNTXIA


Animali txikia da.

Etxaberea da.

Bere azala ilez estalia du.

Amaren tripatik jaiotzen da, ugaztuna.

Belarjalea da.

Saltoka ibiltzen da.
Patricia 2.A

OILOA




Baserrian bizi da.

Hegaztia da, larruazalean lumak ditu.
Obiparoa da, arrautzetatik jaiotzen delako.

2 hego dauzka, mokoa du.
2 hankak dauzka.
Orojalea da, belarra, aleak eta intsektuak jaten ditu.
David 2.A



HAMSTERRA


Hamsterra etxabera da,
4 hanka ditu. Bibiparoa da,
eta amaren tripatik
jaiotzen da.
Belarjalea da.
Unax 2.A

ARDIA



Baserrian bizi da.

Belarra jaten du, belarjalea da.

4 hanka ditu.

Amaren tripatik jaiotzen da.

Bere esnez gazta egin daiteke.
Alba 2.A