martes, 18 de noviembre de 2014

jueves, 1 de julio de 2010

AUPA TXAPELDUNAK

Kaixo artistak;
Zer moduz oporretan? Eta herriko festetan?
Dagoeneko festak bukatu al dira? Badakizue zuek Irundarrek kontatu behar didazue, atzo egun potoloa izan zen zuentzat, herriko patroia, gainera desfileak izan zenituzten, baino pentsatzen dut bloggean sartuko zaretela egunen batean eta zuen erantzunaren zain geratzen naiz.
Aio Pelaio.

sábado, 26 de junio de 2010

KIDS JARRAIPENA

Kaixo berriro!
Fijatu zarete nor agertzen den aldizkariaren azalean, bai ezta? Shreken agertzen den astoa.Zergatik? Uda honetan Shreken azken pelikula estrenatuko dutelako (Shrek zoriontsuak betirako), honetaz gain Toy Story 3 ere ikusteko aukera izango duzue.

Toy Story izan zen ordenagailuz egindako lehenengo animazio pelikula luzea. Bere egilea John Lasseter animazio munduan, batzuk uste dute maisua dela arlo horretan.
(Cars,Bichos...egin ditu) Klik egiten baduzue Toy story 3 irudian Lassiterri buruzko informazioa irakurtzeko aukera izango duzue.
Eta Shrek zoriontsuak betirako ikusi nahi al duzue? Ba hona hemen trailerra, espero dut zuen gustukoa izatea.

Aio Pelaio! Arantxa

KIDS 3. ALEA

Kaixo, kaixo zer moduz oporretan? Oso ondo ziur. Hala ere, espero dut noiz behinka blogean sartuko zaretela
Hemen duzue National Geographic Kids aldizkaria.
Azalean ikusten denez, gauza interesgarriak dakartza.

Hasteko ikusi gehigarri bat komunikabideei buruz, telefonoak, telebistak, irratiak... nola aldatu diren.

Nola aldatu diren gauzak ezta, froga egin nahi baduzue etxean galdetu aiton, amonari edota aitatxo, amatxori ea beraiek bideo kontsolak, ordenagailuak eta mugikorrak zuen adina zutenean ea zeuden.
Ondo segi!
Arantxa


lunes, 21 de junio de 2010

SAN MARTZIALAK ETA OPORRAK


Kaixo lagunak!
Ia eskola bukatzeko oso gutxi falta zaigu.

Gaur jaialdiaren entsaioa egin dugu, bihar entsaio orokorra izango dugu, eta segituan Irungo jaiak dira.

Fikoban jarri dituzte barrakak, musika kalean entzuten ari gara.
Irudiaren gainean klik egitean jaietako programa ikusteko aukera izango duzue.
Gauza asko egongo dira; buruhandiak eta giganteak, gaztelu puzgarriak, zinea gauean "Planet 51" euskaraz eta "Percy Jackson y el ladrón del rayo", pailazo eta kale antzerkia , San Miguel auzoan 26an umeentzako atrakzioak,27 an marrazketa lehiaketa ... gauza asko.
Uda hasiera da, gaur udan sartu gara, oso oso ondo pasa!!! Jaietan aprobetxatu eta parte hartu antolatutako ekintzetan.
Oporrak luzeak izan arren, ez ahaztu egunero lan pixkat egin (irakurri, idatzi...) horrela irailean kurtso hasiera ez da hain gogorra izango.
Aio, artistak!
Arantxa

sábado, 19 de junio de 2010

ANIMALIEN LIBURUA




Kaixo, berriro!
Badakizue, blogean agertzen diren sarrerekin liburu bat egin dugu, gutxi barru ikusteko aukera izango duzue.




Baina orain ideia bat egiteko irudi batzuk

Liburu batzuk inprimatuko ditugu, eta cdetan kopiatu ditugu orrialde guztiak, horrela ordenagailuan ikusteko aukera izango duzue edota nahi izanez gero paperean.

Egia esan oso polita gelditu zaigula uste dut.

Animo artistak! Horrela jarraitu!

Aio

Arantxa

ANIMAZIOZKO PELIKULAK

Kaixo, kaixo, orain arte hemen jarritako animaziozko pelikulak , orokorrean zuentzat ezagunak izan dira.
Gaur pelikula batzuk aurkeztu nahi dizkizuet eta bere egileari buruz ere zerbait kontatu.
Zuek Sin Chan, Doraemon, Dragoi bola ezagutzen dituzue. Zuen gurasoentzat Heidi, Marco. Maia erlea... ezagunak izango dira.
Beno guztiak Japonian eginda daude. Gaur marrazkilari japoniar famatu baten lanak erakutsi nahi dizkizuet.

Hona hemen marrazki eta bideotxo batzuk.



Pelikula hauen egilea Hayao Miyazaki deitzen da. Japoniako Disney deitzen diote umeentzako pelikulak egiten dituelako. Bere film guztietan mezua garrantzitsua da (bakea, naturaren errespetoa... )

Ezagutu nahi badituzue beraren lanak "ponyo"ren kartelean klik egin.

Espero dut gustatzea, agur! Arantxa